“Hegaztiak, klima-aldaketaren adierazle” izenburupean ornitologia-jardunaldia eginen da gaur, irailak 25, Auritzen, Lindus-2 proiektu europarraren baitan. Hainbat ekitaldi antolatu dira jende guztiarentzat, hala nola ornitologia azaltzeko eta hegazti migratzaileak ikusteko ibilaldi bat, ibilbideak bizikleta elektrikoan, eta hegaztiei eranztunak era zientifikoan jartzeko saioak. Goiz osoan arreta pertsonalizatua eskainiko da, eta teleskopioak eta largabistak jarriko dira jende guztiaren eskura.

Eguna goizeko 9etan hasiko da Ibañetako gainean, han ibilaldi bat abiatuko baita hegazti migratzaileak ikusteko eta haien gaineko azalpenak emateko. Ibilaldia, 12:30ean bukatuko da. Gainera, 10:00etatik 14:00etara, bizikleta elektrikoan ibiltzeko ibilbideak eginen dira haur eta helduentzat, NANa erakutsita. Aurizko frontoitik atera, Jauregiaroztegiraino iritsi, eta atzera eginen dute Auritza. Halaber, 10:00etatik 14:00etara, hegaztiei eraztunak era zientifikoan paratzeko saioak eginen dira Jauregiaroztegin, herriko pilotalekutik abiatuta.