BAZKIDEAK

Aurizko Udala

Udaletxe Plaza, 1. 31640 Auritz (Nafarroa)
Tel. 00 34 948 76 00 32. e-maila: ayuntamiento@burguete.es

Auritz Orreaga eta Iratiko oihanaren ondoan dago, Nafarroako Pirinioetan. Herria ederra da zinez, belardiz eta oihanez inguraturik. Mendi bazterrak ikusgarriak dira, biztanleek ederki dakiten bezala, bisitarien liluragarri. Bi dirubide nagusi ditu: nekazaritza (azienda belaietan bazkan) eta turismoa.

Auritz Lindus lehen proiektuko gidaria izan zen, eta eginkizun garrantzitsua dauka bere gain hartua; hots, inguruko ehiztari, abeltzain, oihan-eragile eta auzokideen arteko bizikidetza sustatzeaz arduratzen da. Era berean, bestelako lanak egiten ditu, hala nola bisitari eta erromesendako arreta eta argibidea, herriko eragileak kontzientziatzea (turismo eta politika arlokoak nahiz teknikariak) eta inguruan duen natur nahiz kultur ondarea agerian jartzea.

Aurizko Udala Lindus-2ko gidaria da, eta gogotik saiatzen da inguru osoan jarduera eta garapena sortzen; horretarako, harremanean jartzen ditu migrazioaren azterketa eta inguruko natur nahiz kultur balioak, ekoturismoan erreferentzia hauta izan dadin.

LPO-Aquitaine
Ligue pour la Protection des Oiseaux (Hegaztiak Babesteko Liga)

433 Chemin de Leysotte. 33140 Villenave d’Ornon (Frantzia)
Tel: 00 33 (0) 5 56 91 33 81. e-maila: aquitaine@lpo.fr

Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO) Aquitaine elkarteak helburu du Akitania Berriko hegaztiak eta biodibertsitatea ezagutu eta babestea.

Hegazti-migrazioaren azterketan 40 urtetik gorako ibilbidea egin ondoren, baliabideak eta behar bezalako metodo zientifikoak ditu eskura hegaztien migrazioa aztertzeko. Izen handia du, bai Frantzian bai nazioartean, hegaztien migrazioan.

Ekoturismoa Lindus-2ko xedea ere bada, eta LPO Aquitania elkarteak urteak daramatza arlo hori lantzen; euskal mendietan, batez ere, eta komunitateekin elkarlanean.

LPO Aquitaniak, gainera, esperientzia zabala du ingurumenari loturiko proiektu europarretan.  Izan ere, POCTEFA Lindus izeneko egitasmoaren antolatzailea izan da beste batzuekin batera, eta Lindus-2, hain zuzen, haren jarraipena da. Urteak ere daramatza lanean EGEF esparruaren baitan, Akitaniako biodibertsitatea baloratzeko hainbat proiektutan. Era berean, ekoturismo arloko proiektuak gauzatu ditu, LEADER funtsek lagunduta.

GAN-NIK (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa, S.A.)

Aita Adoain 219 behea. 31015 Iruña
Tel: 848 420 700. e-mail: info@gan-nik.es

Nafarroako Ingurumen Kudeaketa kapital publikoko enpresa da. Nafarroako Gobernuarena da, zehazki. Hasieran, oihan-landareak sortzen eta basoberritzeetan erabiltzen aritu zen. Ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko natur ingurunea kudeatu eta zaintzeari ekin zion, eta dagoenekoz, 30 urte baino gehiago igaro dira. Gaur egun, hainbat arlotan dihardu, hala nola uraren kudeaketan eta kalitatean, nekazaritza-dibertsitatean, ingurumenaren kalitatean, ehiza- eta arrantza-baliabideen kudeaketan, planen eta proiektuen ingurumenaren gaineko ebaluazioan, oihan-kudeaketan eta
-osasunean, hondakinetan, naturguneen jarraipenean, etab.

Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa denez, nazioarteko proiektuetan edo EBk finantzaturikoetan parte hartu izan du, 1999tik honat. Beraz, eskarmentu handia dauka gai horietan. Horrela, Europako hainbat egitasmotan parte hartu du: INTERREG (8 POCTEFA, 3 SUDOE), 9 LIFE ekimenetan eta CALL CE proiektu batean. Proiektuen artean, Lindus ere aipatu behar da, bai eta haren jarraipena ere; Lindus 2, alegia.

SEO-Aragón
(Espainiako Ornitologia Elkartea)

Rioja, 33. 50011 Zaragoza
Tel.: 976 377 308. e-maila: aragon@seo.org

SEO/BirdLife (Espainiako Ornitologia Elkartea) Espainiako natura eta biodibertsitatea zaintzen diharduen GKE bat da. 1954an sortua, basa hegaztiak eta haien habitatak zaintzea ditu helburu.

Erakundeak azterlan zientifikoak egiten ditu Espainiako basa hegaztiez, eta horrez gain, naturgune babestuak zaintzen lagundu, ingurumeneko boluntarioendako programak bultzatu, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzan ari da iraunkortasun gaietan, ornitologia-turismoa sustatu, eta hegaztien nahiz, oro har, naturaren ezagutza eta errespetua zabaltzen ditu. Aragoin egoitza iraunkor bat dauka, eta hegaztien babesguneak babesten lagundu du, hala nola Gallocanta, Monegros edo El Planerón.

Eskarmentu handi-handia du EBk kofinantzaturiko nazioarteko proiektuetan; besteak beste, 20 LIFE proiektu baino gehiago dira nabarmentzekoak.