HELBURUAK
Lindus-2k Mugaz gaindiko Programa Integral (PIT) bat garatu eta sustatu nahi du, biodibertsitatea, ingurumen hezkuntza eta ekoturismoa Pirinioetako mugaldean bultzatzeko; Nafarroa, Huesca eta Pirinio Atlantikoetako mugaldean, hain zuzen ere.
Helburu nagusia berezko hiru helburu hauen konbinazioan datza. Honatx, Lindus-2ren xedeak:
- Mugaz gaindiko programa bat garatzea, ingurumen arloko prestakuntza eta hezkuntza sustatzeko.
- Mugaz gaindiko programa bat garatzea, hegaztiak nahiz saguzarrak etengabe aztertzeko.
- Mugaz gaindiko estrategia bat garatzea ekoturismoaren alde, betiere hegaztien nahiz saguzarren migrazioei lotutakoa, bai eta lurraldearen natur eta kultur balioari lotutakoa ere.