JARDUKETAK

Programaren helburuak lortze aldera, proiektuaren baitan hainbat ekintza eginen dira. Hona hemen:

0. Ekintza: Proiektua prestatzea

Lindus lehen proiektuko bazkideak bazkide gehiagoren bila aritu dira, proiektuaren munta handitzeko, Horrela, SEO Birdlife-Aragón erakundea sartu da bazkide. Lehen fasean, proiektuaren faseak diseinatu eta aurrekontua landu da.

1. Ekintza: Proiektuaren kudeaketa

Programaren funtzionamendu egokia bermatu nahi da, bazkideen arteko koordinazioaren bidez, eta txosten teknikoak eta finantzaketa arlokoak landuz. Proiektuaren koordinatzaile nagusia Aurizko Udala da.

2. Ekintza: Komunikazio-jarduerak

Proiektua hainbat mailatan sustatu da. Horrela, komunikazio-plan bat taxutu da, eta horrekin batera, web ataria, publizitate-materialak, proiektua sustatzeko bideo bat, foiletoak, erakusketak, albisteen zabalkundea, feria espezializatuetan parte hartzea, etab.

3. Ekintza: Mugaz gaindiko programa migrazioak aztertzeko.

Batetik, hegaztiak behatzeko kanpaina bat antolatu eta garatu da, aurreko Lindus egitasmoaren metodologia erabiliz; urteko txostenak egin dira, eta mugaz gaindiko zentro iraunkor bat moldatu da migrazioa aztertzeko. Bestetik, saguzarren migrazioari buruzko azterlan bat egin da, eta horren baitan, grabazioak egin dira infragorri termikoarekin, eta urteko txostenak ere bai.

4. Ekintza: Mugaz gaindiko programa, ingurumen arloko prestakuntza eta hezkuntza sustatzeko.

Barne dago boluntarioendako programa bat, boluntarioen prestakuntza teknikoa, tokian tokiko jendea nahiz bisitariak ingurumenean prestatzea, ikasleendako ingurumen hezkuntza, eta ingurumeneko hezkuntza proiektuaren jarduera zientifikoa, eta lurraldearen natur ondarea aztertu eta sustatzea, Auritzen Udako Unibertsitateak eginez, Iruñeko bi unibertsitateetako edozeinekin hitzarmen bidez antolatuak (UN eta NUP) edo probintzia mugakideetako unibertsitateekin batera.

5. Ekintza: Mugaz gaindiko programa, ekoturismoa sustatzeko

Programaren baitan ekoturismoaren aldeko estrategia bateratu bat garatuko da Auritz alderako, tokian tokiko eragileei prestakuntza eta argibidea emateko saioak antolatuz (tokiko politikariak, ostalaritza zerbitzuak…) eta Auritzen ekoturismoa sustatzeko ekimenak garatuz.