POCTEFA LAGUNAK


LINDUS 1

2010-2014

Lindus-2 baino lehen, LINDUS edo “Hegaztien migrazio behatokia Bide Atlantikoan” izeneko proiektua garatu zen, 2014ra arte. Haren helburu nagusia udazkeneko migrazioa aztertzea izan zen, migrazio-bide hori aukeratzen duten hegaztiak zenbatuz eta identifikatuz. Lindus-2k eginkizun horri emanen dio segida 2018ra arte.

 

TXINBADIA

Lankidetza-proiektu bat da, eta helburu du lan-sare bat sortzea kostaldeko natura-gune horren ingurumen-hezkuntzan, kudeaketan eta erabilera publikoan. Sareak ingurumen-hezkuntza eta -informazioko 4 ekipamendu ditu ardatz: Txingudi Ekoetxea (Irunen) -Txingudiko padurei lotuta – eta Larretxea, Nekatoenea eta Asporottsipi (Hendaian), Euskal Erlaitzari lotuta.

 

ESPALET

“Espacio Portalet” Europako Lurralde Lankidetzarako Elkartea (AECT) hurbileko erakunde europar bat da; hots, elkarlanerako eta lurralde-lankidetzarako lanabes bat, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko eta Aragoiko Autonomia Erkidegoko eragile publiko eta pribatuen artekoa.