INGURUMENEKO BOLUNTARIOENDAKO PROGRAMA 2018
DEIALDIA: PIRINIOETAKO BOLUNTARIOAK (ESPAINIA-FRANTZIA) 2018
LINDUS-2 mugaz gaindiko lankidetzarako Interreg-POCTEFA proiektu bat da Pirinioetan jarduteko. Hegaztien goi-mendateetako migrazio-pasabideei beha egotea da helburu nagusia, zer hegazti-espezie eta zenbat pasatzen diren jakiteko. Bada, Proiektu horretako hiru bazkidek Boluntariotza Ornitologikorako deialdia egin dute, 2018ko udan Pirinioetako mendateetan aritzeko. Honatx hiru bazkideak: Espainiako Ornitologia Elkartea (SEO/BirdLife), Nafarroako Ingurumen Kudeaketa enpresa publikoa (GAN-NIK) eta Ligue de Protection des Oiseaux (LPO France).
Hegazti zalea bazara, haien migrazioa gustukoa baduzu, eta gustukoa ere goi-mendia, ingurumeneko sentsibilizazioa, bai eta boluntariotzak dakarren bizikidetza ere, esperientzia zoragarria izan daiteke zuretzat.
Mesedez, izena eman aurretik, irakurri arretaz hiru deialdiotako baldintza eta gomendio guztiak, leku eta egonaldi ezberdinak baitira, eta zenbaitetan, lan ezberdinak ere bai. Honatx:
- SEO/BirdLlife-ren Boluntariotza Deialdia Somport eta Portalet mendateetan (Huesca)
-
- Sei eguneko hiru txanda eginen dira, uztailaren 15etik abuztuaren 4ra, launakako taldetan.
- Izena emateko azken eguna: 2018ko ekainaren 10a
- Esteka informaziora eta izen-ematera: https://www.seo.org/voluntariado-proyecto-cooperacion-lindus-2018/
- GAN-NIK enpresaren Boluntariotza Deialdia Lindusko leporako (Nafarroa)
-
- 7 eguneko 8 txanda eginen dira, abuztuaren 8etik urriaren 2ra, 6na laguneko taldeetan.
- Izena emateko azken eguna: 2018ko ekainaren 15a
- Esteka informaziora eta izen-ematera: https://gan-nik.es/blog/gan-nik-convoca-voluntariado-observacion-aves/
- LPO France-ren Boluntariotza Deialdia Lindusko (Akitania Berria) eta Organbidexka (Akitania Berria) lepoetara
-
- Organbidexka: uztailaren 15etik azaroaren 15era
- Lindus: irailaren 15etik azaroaren 15era
- Izena emateko azken eguna: izena denboraldi osoan eman daiteke
- Esteka informaziora eta izen-ematera: http://lpoaquitaine.org/index.php/ecovolontariat/ecovolontaire