INGURUMEN HEZKUNTZA ETA PARTAIDETZA
Migrazioa zientifikoki aztertzeaz harata, Lindus-2k jendea ingurumenaz sentsibilizatzeko tresna bat izan nahi du, eta eskola bat behatzaile berrientzat, behaketan laguntza ematen ari diren ekoboluntarioendako programaren bidez.
Behaketa-tokietan dauden behatzaileak, aldi berean, biodibertsitatearen enbaxadore dira turisten eta tokian tokiko herritarren aurrean. Izan ere, bai turistak bai inguruko herritarrak behaketa tokietara joaten dira, eta irteera, solasaldi, ornitologia-saio eta tailerretan parte hartzen dute.
Lindus-2ren baitan, halaber, badago ingurumen hezkuntza lantzeko jarduera-programa bat ikasleentzat, hegaztiak behatzeari eta Pirinioetako biodibertsitateari lotuta. Proiektuaren baitako ingurumen hezkuntza, halaber, NUPeko Udako Unibertsitatearen bidez garatzen da, uda partean ikastaroak egiten baitira Auritzen proiektuaren jarduera zientifikoez eta Lindus lurraldearen natur ondareaz.
Ingurumeneko sentsibilizazio-lanaren osagarri, munta handiko komunikazio-programa bat abiarazi da. Horrela, hainbat ekimen pentsatu eta prestatu dira, hala nola webgune hau bera, materialak (foiletoak, lonak eta kartelak), sare sozialen bidezko zabalkundea, hegaztiei buruzko berezko gidak boluntario, bisitari eta lurralde-eragileentzat, eta hegazti migratzaileei nahiz biodibertsitateari buruzko erakusketa bat, beste batzuen artean.